Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuet.
Barkatu, zuek irakurleak.
Barkatu, hiztegi madarikatua.
Barkatu, Euskaltzaindiako aitona-amonak.
Barkatu, euskara maitatzen duzuenak.
Bai, blog hau da nire proiektu pertsonala euskara menperatzeko. Hemen jarriko dut gogoko ditudan gauza guztiak. Baina batez ere euskararekin eta euskara ikastearekin lotura dituztenak:
- Interesgarriak iruditzen zaizkit baliabide guztiak
- Musika, bai, musika asko (bideoak, letrak…)
- Nire pentsamenduak… poliki poliki, noski, euskara ikasten, kar, kar, kar.š
- Etab.
Has gaitezen orduan!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina